2006-11-16

Nire GOGOKO guztiak sarean eukitzeko


Nabegadorea Firefox dela badago gehigarri bat instalatzerik nire gogoko edo markadoreak sarean izateko (nire laguna den Julen Uribelarreak esanda). Hain zuen ere ordenadore asko erabiltzen ditudanean eta markadoreetan hainbat eta hainbat gogoko gordeta ditudala kontutan hartuz, azkenean ez dakit non daukadan zer eta nondik hartu. Denetik frogatu du eta irtenbide batzuk ere aurkitu ditut. Hala nola del.icio.us erabiliz tags eta gogokoak gorde eta bertatik erabili, gero bloglines-en ere baditut RSSak sindikatu eta berrietara apuntatu eta azkenean Foxmarks delakoa, Firefox osagarri edo gehigarri bat bezala.

Aipatutako weborrian sartu eta instalatu ondoren aktibatu egiten da eta ordenadore horretan dauden gogokoak sinkronizatu egiten dira zuk esandakoan. Beste ordenadore bat zoazela, ez du ardurarik, siskronizatu eta berdin igotzen dira.

1 comentario:

joseina dijo...

Berriro ni neu naiz, ahaztu egin zait komentatzea netvibes (http://www.netvibes.com/)orrialdean ere posible dudala gogokoak gordetzea eta hainbat lasterbideak ere bai. Oso interesantea