2015-11-09

PROCOMUN

2006-11-20

Web orri batzuk ez daude Firefox-ekin zabaltzeko prest eta ....

Orrrialde batzuk ez daude Firefoxekin erabiltzeko eginda baina horretarako ere badago irtenbide posible bat. Osagarri bat erantsi egiten da eta hori instalatu eta gero nabegadorean gelditzen da eta instalatzen den ikonoaren gainean klikatuz gero Internet Explorer bezala funtzionatuko du

2006-11-16

Nire GOGOKO guztiak sarean eukitzeko


Nabegadorea Firefox dela badago gehigarri bat instalatzerik nire gogoko edo markadoreak sarean izateko (nire laguna den Julen Uribelarreak esanda). Hain zuen ere ordenadore asko erabiltzen ditudanean eta markadoreetan hainbat eta hainbat gogoko gordeta ditudala kontutan hartuz, azkenean ez dakit non daukadan zer eta nondik hartu. Denetik frogatu du eta irtenbide batzuk ere aurkitu ditut. Hala nola del.icio.us erabiliz tags eta gogokoak gorde eta bertatik erabili, gero bloglines-en ere baditut RSSak sindikatu eta berrietara apuntatu eta azkenean Foxmarks delakoa, Firefox osagarri edo gehigarri bat bezala.

Aipatutako weborrian sartu eta instalatu ondoren aktibatu egiten da eta ordenadore horretan dauden gogokoak sinkronizatu egiten dira zuk esandakoan. Beste ordenadore bat zoazela, ez du ardurarik, siskronizatu eta berdin igotzen dira.

2006-11-12

Bidezidor, lasterbide, bidexka, laburbide, xendra, bidexendra


Nabegadoreek dituzten aukera guztiak aprobetxatu nahi baditugu ezinbestekoa dugu "atajo" lasterbide edota bidexka batzuk erabiultzea. Firefoxek baditu batzuk eta gero eta gehiago erabiltzen hasia naiz. Hala nola

"Ctrl - +" bistaratzeko tamainua handitzeko
"Ctrl - - " bistaratzeko tamainua txikitzeko
"Ctrl - tabuladorea" zabalik ditugun lehioetatik ibiltzeko
"Ctrl - RePág" zabalik ditugun pestañetatik atzeruntz ibiltzeko
"Ctrl - AvPág" zabalik ditugun pestañetatik aurreruntz ibiltzeko
"Ctrl - F4" pestañak ixteko
"arratoiaren ERDIKO botoia" aukeratutako orria zabaltzeko pestaña berrian

Izango dira beste bidexka batzuk ... baina hori hurrengo baten jarraituko dut, batez ere arratoiaren ESKUMAKO botoiaz egin daitzekeenak.

2006-11-02

SKYPE Firefoxen

Skype Web Toolbars erabiltzen badugu gure Skypen ditugun ezaugarri guztiak kudeatu dezakegu. Horrenbeste gehigarri ditu Firefoxen ez bait dakit zein erabili eta zein baino zein hobeagoak dira. Sarrera hau Googlek duen barran dagoen Bloggerren ikonoa erabiltzen ari naiz.
Firefoxen gehitu daitezke gehigarri ezberdinak, bilatu Googlen "google firefox" jarriz eta ateratzen den weborrialdean dagoen gehigarri hori instalatu eta hor daukagu Bloggerren barra.

2006-10-31

web 2.0 berrien ALERTAK Googlen

Web 2.0 taz informatuta egoteko googlek badu erreminta berezi bat eta bertan harpidetuta, noski gmail kontuarekin zuere emailean jaso ditzakezu. Jarraituko dut beste momentu batean.